Eta pentsatzeari utzi, noizbait, agian, egi bihurtuz
aurpegi aurrean daukagun egia.
Ohetik altxatuz, buelta gehiegi eman gabe irribarre egin.
Zorionez jantzi eta euriari,gaur, guztia
berdin zaizula idatzi leihoko tantez. Goiz honetan bakarrik esnatu zarela izara
eta izarren artean, bakarrik, malkorik gabe. Berriro lokartuz zoriona alboan etzanda
zenuela.
Behin jan zenituen izar guztiak irribarrez josi dituzula,
gorriz, maitasun kolorez. Guztiak konpondu nahiez. Sufrimendua lurrean geratu
dela, aparte, zutaz nahiko urrun. Bakarrik, zu gabe. Azkeneko bi muxuak
irribarre moduan eman zenizkion, beldurrari aho txikiz ‘lasai, ez negarrik egin, berriro elkartuko gara’ esanez. Aho txikiz, ia ahotsik gabe. Baina ez
zenion ezer sor, zer espero zuen? Astearteko azken gauean izan zinen nirea.
Astearte maitea, nirea eta ez hain nirea.
Has hecho que me enamore de un simple texto. Eres una maquina lo sabes no? Te quiero primuchi maitia (:
ResponderEliminar